Gizartea -

GERTAKARIA

Bi suhiltzaile zauritu dira Muskizen izandako sute batean

Santelices industrialdeko kontserba-enpresa batean piztu da sua, eta garrak ondoan zegoen aroztegi bat ere kaltetu dute.

Aroztegi batean kalte handiak egin ditu suteak. Argazkia: SOS Deiak
Sutea Muskizen.  Argazkia: SOS Deiak
Aroztegi batean kalte handiak egin ditu suteak. Argazkia: SOS Deiak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi suhiltzaile zauritu dira bart Muskizen (Bizkaia), Santelices industrialdeko enpresa batean piztutako sutean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Biak mutuara eraman dituzte.

Sua 01:00 aldera piztu da kontserba-enpresa batean, eta ondoan dagoen aroztegi batera zabaldu da. Kalte material handiak daude bi lantegiotan, baina zorionez, ez da inor zauritu.

Bizkaiko Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta 03:30erako kontrolpean izan dituzte garrak. Dena dela, suhiltzaile batzuk Santeliceseko industrialdean geratu dira, kaltetutako eraikinei ura botatzen. Hain justu, ondoan dauden beste bi enpresetan kalteak daude, ura dela eta.

Bestalde, sua amatatzeko lanetan ari zirela, bi suhiltzaile zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak albisteak Muskiz Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Sua amatatzeko lanen azken ordukoa