Gizartea -

ERASOA

Atxilotu bat Urdulizen, labana batekin auzotar bat zauritzeagatik

Atxilotutako gizonak labana handi batekin eraso dio biktimari, eta zauri arinak egin dizkio eskuan.

 

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko gizon bat atxilotu dute igandean Urdulizen (Bizkaia), auzotar bati labana handi batekin erasotzeagatik. Atxilotuak biktimaren ama mehatxatu zuen lehenengo, eta haren semea erasotzailearengana joan zenean, erasotzaileak zauri arinak egin zizkion eskuetan.

Erasoa igande arratsaldean gertatu zen. Gizonak emakume bat iraindu eta mehatxatu zuen, eta emakumearen semea joan zitzaionean, zauri arinak egin zizkion labana batekin.

Ertzaintzak zuhaixka artean ezkutatuta aurkitu zuen erasotzailea, eta atxilotuta eraman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Albisteak Urduliz azken ordukoa