Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Ertzaintza sexu-eraso posible bat ikertzen ari da Getxon

Antza denez, erasoa bart gertatu zen. Atzo milaka pertsona bildu ziren Bizkaiko herrian Aixerrotako paella lehiaketa zela eta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da Getxon (Bizkaia), Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez. Dirudienez, erasoa bart gertatu zen.

Sexu-erasoaren salaketa jaso du Ertzaintzak. Gertakariak argitzeko ikerketa abiatu dute.

Erasoaren xehetasun gehiagorik ez dute eman iturriek. Atzo milaka pertsona bildu ziren Bizkaiko herrian Aixerrotako paella lehiaketa zela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak Getxo albisteak Gaurko azken ordukoa