Gizartea -

Ezbeharra A-15 autobian

24 urteko donostiar bat hil da moto istripuan, Hernanin

Ezbeharra 08:05 aldera gertatu da Donostiako noranzkoan. Eskuineko erreia itxi behar izan dute, baina oraingoz ez da auto-ilararik sortu.

Motor-gidari bat hil da Hernanin, istripu baten ondorioz

1:26

E. Lotina | eitb. eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita lau urteko mutil donostiar bat hil da goizean A-15 autobian motorrarekin errepidetik aterata, Hernanin (Gipuzkoa), Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Antza denez, hildakoak ibilgailuaren kontrola galdu du.

Errepidetik atera ondoren, motozaleak hesiaren aurka talka egin du.

Larrialdi zerbitzua bertaratu da eta motozalearen heriotza baieztatu du, iturriek azaldu dutenez.

Istripua 08:05 aldera gertatu da Donostiako noranzkoan.

Eskuineko erreia itxi behar izan dute.

Ertzaintzak ezbeharra argitzeko lekukoak behar ditu, Segurtasun Sailak agiri batean jakitera eman duenez.

Lekuko posibleak Gipuzkoako Trafiko Argiketa Atalarekin harremanetan jar daitezke 943 53 91 19 telefonoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Donostiako informazioa Gaurko albisteak Gipuzkoa Hernani Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak