Gizartea -

Tresoponde inguruan

Zadorran agertutako isuri kutsakor bat salatu dute

Zadorra Bizirik plataformak, gainera, "zigorgabetasuna" kritikatu du eta erakundeei "benetako konpromisoa" eskatu die.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zadorra Bizirik Zadorra ibaiaren defentsarako herri plataformak salatu egin du isuri kutsakorra izan dela, Tresponde herri arabarraren parean.

Plataformak ohar baten bidez zabaldu duenez, "milagarrenez" isuri kutsakorra izan da Gasteizetik harago uretan, eta horren ondorioak Tresponde inguruetan agerikoak dira.

Industriak, etxeek eta abeltzain-nekazariek egindako isuriez gain, Arabako ibai askoren maila jaisten da udan, eta horrek egoera zailtzen du.

Zadorra Bizirik plataformak, gainera, "zigorgabetasuna" kritikatu du eta erakundeei "benetako konpromisoa" eskatu die, ibaien egoera zaintzeko.

Era berean, hiritarrei egoeraren alde egiteko eskatu die, esaterako, legez kanpoko ponpaketak eta baratze ureztatu handiak ez egitea, eta igerileku pribatuak ez betetzea eskatu dute, horrek uraren maila are gehiago jausten duelako, eta horrela zailagoa delako isurien eragina arintzea, hortaz, kutsadura handitu egiten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Ura albisteak gaur Euskadiko kutsadura gaur