Gizartea -

Heriotza

Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain emeritua hil da

Asurmendi goizaldean hil da Iruñean, 76 urte zituela, bihotzekoak jota. Munillak heriotza deitoratu du eta senitartekoei “doluminik bizienak” adierazi dizkie.

Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain emeritua. Artxiboko irudia: EiTB
Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain emeritua. Artxiboko irudia: EiTB
Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain emeritua. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain emeritua hil da gaur goizaldean, Iruñean. 76 urte zituela zendu da bihotzekoak jota.

Juan Carlos Elizalde iragan martxoan heldu zen arte, Arabako elizbarrutia zuzendu zuen prelatuak.

Elizbarrutiak jakinarazi duenez, Asurmendiren hil-kapera Gasteizko katedral berrian jarriko dute 16:30etik aurrera.

Hiletari dagokionez, ostegunean egingo dute 18:00etan hasita. Gorpua gotzainen kriptan ehortziko dute.

Asurmendi 1940an jaio zen, Nafarroako hiriburuan. 2000n heldu zen Gasteizko elizbarrutira, baina agintaldia betetzeari uko egin zion. Elizalde nafarrak formalki ordezkatu zuen iragan martxoan.

Gasteizko gotzain emerituaren heriotza deitoratu du Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak agiri batean. Era berean, hildakoaren familiari “doluminik bizienak” adierazi dizkio.

Gainera, 20 urtetan zehar Gasteizko gotzaina izan denaren “leialtasun testigantza” goraipatu du Munillak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gasteiz