Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume britainiar bati sexu-erasoa egin diote Sopelan

Arriatara hondartzako aparkalekuan egin zuen erasoa gizon batek. Emakumea ospitaleratu egin behar izan zuten.

Sexu erasoen aurkako elkarretaratze bat. EiTB
Sexu erasoen aurkako elkarretaratze bat. EiTB
Sexu erasoen aurkako elkarretaratze bat. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume gazte britainiar bati sexu erasoa egin diote Sopelan (Bizkaia), Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Larunbatean, 08:00etan, Arriatara hondartzako aparkalekuan gizon batek emakume bati sexu erasoa egin ziola ohartarazi zieten larrialdi zerbitzuei. Ondoren, gizonak abandonatuta utzi zuen emakumea.

Lekukoen arabera, hainbat pertsona gerturatu ziren biktima artatzera, eta larrialdi zerbitzuei deitu zieten. Emakumea ospitaleratu egin behar izan zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, emakumeak ez du salaketarik jarri oraingoz, baina Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sexu-indarkeria delitu bat argitzeko.

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Sopela bideoak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea