Gizartea -

Aipamen berezia

Iruñea saritu dute sexu-erasoen aurrean izandako jarreragatik

Hondarribiak golardo berezia eman dio Iruñeko hiriari "jaietan izandako eraso sexisten aurka erakutsitako jarrera sozial irmoagatik".

Sexu-erasoen aurka aurten Iruñean egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE
Sexu-erasoen aurka aurten Iruñean egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE
Sexu-erasoen aurka aurten Iruñean egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko udalerriak Iruñea saritu du sanferminetan izandako eraso sexisten aurkako kanpainagatik. Gizarte zuzenago baten alde duela 20 urte lanean dabilen Jaizkibel konpainiak eman du saria, "Hondarribia berdintasunaren hiria" izeneko golardoa, hain zuzen ere.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak jaso du saria larunbat arratsalde honetan, Jaizkibelgo Musika-Eskolan, Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko parekotasuna sustatzen duten lagunak saritzen ditu golardo horrek. Epaimahaikideek erabakita, aurtengo saria (bigarren edizioa) Iruñeko hiriari eman diote, "sanferminetako jaietan izandako eraso sexisten aurka erakutsitako jarrera sozial irmoagatik". Epaimahaiak gaineratu duenez, "erantzun hori eredugarria izan da beste udalerrietako jaietarako".

"Eraso sexistarik gabeko jaien" aldeko kanpaina abiatu zuen Iruñeko Udalak aurtengo sanferminetan, eraso horiek salatzera herritarrak animatzeko asmoz. Horretarako, informazio-gunea jarri zuen Udaletxeak Gaztelu Plazan, eta eraso sexisten gainean informatzeko liburuxkak argitaratu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Tratu txarrak Sanferminak Iruñean Hondarribia argazkiak