Gizartea -

Istripua

Hildako bat Barakaldon, auto batek harrapatuta; gidariak ihes egin du

Ezbeharra Megapark merkataritza-gunean izan da eta Udaltzaingoa gidariaren bila ari da.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da astearte honetan Barakaldoko MegaPark merkatal gunean (Bizkaia), auto batek harrapatuta, Barakaldoko Udaltzaingoak eitb.eus-i bieztatu dioenez.

Hildakoa 50 urteko gizon bat da. Arratsaldeko lehen orduan Mercadonaren pabiloiaren parean aparkatu du bere ibilgailua, MegaPark merkataritza-gunean. Errepidea gurutzatu eta beste ibilgailu batek harrapatu du. Bertan hil da gizona.

Ibilgailuaren gidariak ihes egin du, Barakaldoko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Udaltzaingoa gidariaren bila ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Gizartea Albisteak