Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Haurdunaldi subrogatuarekin guraso direnek amatasun-baja izango dute

Gizartea

Gorenaren epaia

Haurdunaldi subrogatuarekin guraso direnek amatasun-baja izango dute

AGENTZIAK | ERREDAKZOPA

2016/10/20

Guraso biologikoen eskubide berberak aitortu dizkie Auzitegi Gorenak.

  • Haurdunaldi subrogatuaren bidez guraso izan diren bi euskaldun. Argazkia: EiTB

    Haurdunaldi subrogatuaren bidez guraso izan diren bi euskaldun. Argazkia: EiTB

    Haurdunaldi subrogatuaren bidez guraso izan diren bi euskaldun. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Auzitegi Gorenak amatasun-baja izateko eskubidea aitortu die haurdunaldi subrogatuaren bidez seme-alaba izan duten gurasoei. Horrenbestez, Gizarte Segurantzaren prestazioak kobratu ahal izango dituzte.

Gorenak bi helegite aztertu ditu, doktrina bateratzeko helburuz. Horietan, haurdunaldi mota horrekin seme-alaba izan duten gurasoek "babesa" izan behar duten ebatzi behar izan du.

Hori horrela, epaileek ezarri dute guraso guztiek, "biologikoak izan edo ez", aipatutako prestazioak jasotzeko eskubidea dutela, legeen "interpretazio barneratzailea" egin behar delako.

Gainera, auzitegiak gogorarazi du Gizarte Segurantzak adopzioen kasuetan ere ematen dituela diru-laguntzak.

Gorenaren esanetan, "ez da iruzurra" guraso ez biologikoek prestazioak jasotzea, lehentasuna "adingabeen zaintza" baita.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena