Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat identifikatu dute Gipuzkoan exhibizionismoa egiteagatik

Gertakariak Idiazabalen eta Beasainen izan ziren. Kaletik zihoazen neska batzuei bere organo genitalak erakutsi izana egotzi diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat identifikatu du, Idiazabalen eta Beasainen kaletik zihoazen neska batzuen aurrean exhibizionismo delituak egin izana egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak urriaren 19 eta 24an izan ziren Idiazabalen eta hilaren 23an Beasainen, eta Ertzaintzak horiek ikusi zituzten oinezkoen adierazpenak batu zituen. Lekukoen esanetan, gizon batek organo genitalak erakutsi zizkien kalean topatu zituen neskato batzuei.

Ertzaintzak egindako ikerketei esker, egilea identifikatu ahal izan zuten, eta bi udalerri horietan pertsona bera izan zela baieztatu zuten. Akusatua asteartean joan zen Oriako Ertzain-etxera deklaratzera, eta prozedura penala ireki zioten bertan, exhibizionismo delituak egotzita.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Delituak argazkiak Gizartea albisteak Beasain Albisteak Goierri eskualdea