Gizartea -

Suteak

Bi sute izan dira Sestaon eta Zallan

Lehen hipotesien arabera, Sestaoko sutea nahita eragindakoa  Bestalde, Zallako eraikin bat jendez hustu dute goizaldean piztutako sute baten ondorioz.

Sestaon ke handia eragin du suak. Argazkia: Bomberos Bizkaia
Sestaon ke handia eragin du suak. Argazkia: Bomberos Bizkaia
Sestaon ke handia eragin du suak. Argazkia: Bomberos Bizkaia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan bi sute izan dira Bizkaian, Zallan eta Sestaon, eta suhiltzaileen parte-hartzea beharrezkoa izan da, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Dena den, inor ez da zauritu.

Incendio, sutea, Sestao, @Inakimerino

Sestaoko sutea. Argazkia: @Inakimerino

Sestaon, Txabarri kalean obretan den eraikin batean piztu da sutea 08:30ak aldera. Suak eragindako ke-lainoak kezka sortu du bizilagunengan, baina ez da inor zauritu.

Suhiltzaileak goiz osoan lanean aritu dira eta 13:00ak aldera sua kontrolpean hartzea lortu dute.

Goizean Txabarri kalea itxi egon da ibilgailuentzat eta, beraz, autobusek eta ibilgailuek bide alternatiboak erabili behar izan dituzte. Sua hartu duen eraikinera sartu diren udal agintariek azaldu dutenez eraikinaren kalteek "larriak dirudite", baina eraikinaren benetako egoera ezagutzeko udal teknikarien txostenaren zain egon beharko dela azpimarratu dute.

Sestaoko Udalaren esanetan, lehen hipotesien arabera sua nahita piztutakoa izan daiteke. Gainera, ondoko eraikineko bizilagunak etxetik atera dituzte, badaezpada.

Bestalde, Ertzaintza eta Bizkaiko suhiltzaileak sutearen zergatiak ikertzen ari dira. Hipotesia baieztatzen bada, ustezko arduradunak bilatzeko eskatu die Josu Bergara Sestaoko alkateak Ertzaintzari eta Udaltzaingoari.

Sestaoko sutea. Argazkia: @BomberosBizkaia

Bestalde, Zallan goizaldeko ordubata eta erdiak aldera piztu da sua La Peñuela auzoko etxebizitza batean. Suhiltzaileek sua itzali bitartean bizilagunak etxetik atera dituzte eta inor ez da zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Zer gertatu da Bizkaian? Suteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Enkartazioak gaur Zalla