Gizartea -

Superilargia

Mundua, superilargiak liluratuta

Hego Euskal Herrian hodeiek estali egin badute ere, ilargia ohi baino % 14 handiago eta % 30 distiratsuago ikusi ahal izan da munduan.

Iturria: EFE
Iturria: EFE
Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Filipinatik Txilera, planeta osoari biraka, superilargiak argazki ikusgarriak utzi ditu astelehen honetan, eta sare sozialak maitemindu egin dira fenomeno horrekin.

Izan ere, ilargia Lur planetatik oso gertu izan da, 356.000 kilometrora, eta, horregatik, ohi baino % 14 handiago eta % 30 distiratsuago ikusi ahal izan da.

Besteak beste, hauek izan dira eguneko argazki liluragarrienak: ilargi handi laranja Soyuz MS-03 espazio-ontziaren atzetik, Kazajistanen aireratu baino lehen; Karserburg gaztelua (Nuremberg, Alemania) eta ilargia parez pare, eta zilarrezko ilargi handi bat pagoda baten alboan, Myanmarren.

Hego Euskal Herrian, baina, zorte txarra izan dugu, hodeiek zaildu egin baitute zeruan zain geneukana ikustea.

Beste hainbat lekutan ere zortea ez dute lagun izan. Australian eta Zeelanda Berrian irudi ikusgarriak espero zituzten, baina hodeiek estali egin dituzte.

Superluna Grezia Atenas EFE

Atenas (Grezia). EFE

Hain zuzen ere, azken 70 urteetan azaldutako ilargirik handiena ikusteko aukera izango da. Hala, 2034ko azaroaren 25era arte ez da berriz ikuskizun natural hau errepikatuko, ez behintzat aurtengo moduan, XXI. mendeko handiena izango da eta.

Satelitearen orbita eliptikoa denez, Lurrarekiko puntu gertuenetik % 10 baino gutxiagora egoten da ilargia, eta, hortaz, handiagoa eta argitsuagoa ikusten da. Hain justu, 1948. urtetik ez zen halakorik gertatzen.

superluna EFE Kazajistan

Kazakhstan. EFE

Halere, azarokoa ez da aurtengo azken superilargia izango, abenduaren 14an berriz ere errepikatuko baita fenomenoa, baina ez horren handi ez distiratsu. Aurreko urriaren 16an ere superilargia izan zen.

Superilargia berba gaur egungo astrologian erabili ohi zen ilargi beteaz hitz egiteko, ilargia Lurrarekiko hurbilenen dagoen eremuko % 90era zegoenean, halere, orain bataz beste baino hurbilago denean erabiltzen da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea Zientzia