Gizartea -

HERIOTZA

Izaskun Arrue hil da, Arabako lehen andereñoa

Arabako lehen ikastolaren sustatzaile nagusia izan zen. Ikastola hori 60ko hamarkadan jarri zuten abian, klandestinitatean, Zerkabarren kalean zuen etxean.

Izaskun Arrue.
Izaskun Arrue.
Izaskun Arrue.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Arrue nafarra zen jaiotzez, baina gasteiztarra adopzioz. 1960. urtean joan zen Gasteizera bizitzera eta orduan murgildu zen ikastolen munduan.

Hiru urte geroago, Zerkabarren kalean zuen etxean Arabako lehen ikastola ireki zuen. Hamalau ikasle izan zituen eta Olabide ikastolaren hazia izan zen.

Klandestinitatean eta baliabide gutxirekin ematen zituen klaseak. Xabiertxo edo Martin Txilibitu bezalako liburuak irakurtzen zituzten, zotzak erabiltzen zituzten maiuskulak ikasteko eta botoiak batuketak eta kenketak egiteko.

Ikasle kopuruak gora egin zuen denbora gutxian eta laster ezinbestekoa izan zen ikastola lekuz aldatzea.

Izaskun Arrueren bizitza beti egon da euskara bultzatzeari eta irakasteari lotuta Araban, eta horrela oroituko dute beti.

Hileta gaur, 19:30ean, izango da, Gasteizko San Pedro elizan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Araba Gizartea bideoak Gasteiz berriak Eguneko albisteak