Gizartea -

Barne hauteskundeak

Itxi egin dituzte hauteslekuak EHUn

Hauteskundeen emaitzak 20:30 inguruan ezagutzea espero da.

Hainbat pertsona botoa ematen EHUn, errektore berria aukeratzeko hauteskundeetan. Argazkia: EFE.
Hainbat pertsona botoa ematen EHUn. Argazkia: EFE.
47.000 lagun botoa ematera deituta daude EHUko hauteskundeetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) hauteskunde eguna du gaur, osteguna, errektorea aukeratzeko, eta Nekane Balluerka da hautagai bakarra.

Nekane Balluerkak normaltasun osoz eman du botoa Donsotian, eta parte hartzeko deia luzatu du. Bozketa eguna lasaia eta istilurik gabekoa izatea espero du hautagaiak.

Iñaki Goirizelaia errektoreak, bestaldea, hauteskundeetan parte hartzeko deia luzatu du, "modu lasaian eta libreki", gaineratu du. Euskal unibertsitatea denen artean eraikitzen jarraitzeko deia ere egin du Goirizelaiak.

Guztira 47.705 pertsonak dute botoa emateko eskubidea; irakasleria, ikasleria, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean. Boto-kutxak erakundeko hiru campusetan egongo dira boto-emaileen eskura, hau da, Gasteizen, Leioan (Bizkaia) eta Donostian.

Nahiz eta unibertsitatearen parte diren talde guztiek bozkatzeko eskubidea duten, boto guztiek ez dute balio bera funtsean, neurrizko botoaren sistema erabiltzen dutelako, EHUk ohar baten bidez argitu duenez.

Hori hala izanik, 40.352 ikasleen botoek % 22,08 ordezkatuko dute zenbaketa nagusian eta 2.239 doktoretza duten irakasle eta ikertzaileenak (PDI), % 56,25. Lotura iraunkorra dutenen kasuan, baina doktoretzarik ez, % 7,5 balioko du eta PDI horren 2.965 botoek % 2,09 balioko dute.

Azkenik, administrazioan eta zerbitzuetan lan egiten duten 1.879 lagunen bozek gainerako % 12,08a balioko dute.

Bestalde, 74 mahai osatuko dituzte, botoa eman ahal izateko, eta 09:00etatik 18:00etara, boto-kutxak itxi arte. Dena dela, Leioako campusean ordubete luzatu dute bozkatzeko epea, 19:00ak arte, goizean izandako istiluak direla eta.

Hainbatek botoa eman dute dagoeneko, boto biltegia delako sistemaren bidez, azaroaren 14 eta 18 bitartean.

Aurreikusi dutenez, 20:30 inguruan emaitzak ezagutarazteko moduan egongo da Iñaki Goirizelaia kargua utziko duen errektorea.

Hautagaitza bakarra aurkeztu denez -Nekane Balluerkarena- aldeko botoa ala boto zuria ematea baino ez dago.

Errektoretza lortzeko, hautagaiak emandako botoen heren bat izan behar du bere alde, botoei aipatutako neurria eman eta gero.

Behin betiko emaitzak abenduaren 12an jakinaraziko dira, alegia, inpugnazioak aurkezteko epea bukatu eta gero.

Hauteskunde-kanpainan izandako istilu eta erasoen ondotik, eta zenbait taldek gaurko egindako deialdiak kontuan hartuta, neurri "teknikoak" hartuko dituztela iragarri du Goirizelaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Gizartea Leioa argazkiak Eguneko albisteak