Gizartea -

Azpiegiturak

Ermuko saihesbideko Uretamendi tunela 2017 amaieran irekiko dute

Azpiegitura berri horri esker herriaren erdigunetik igarotzen diren ibilgailuen kopurua gutxituko da.

Ermuako saihesbide berria 2017 amaieran irekiko dute. Argazkia: EiTB
Ermuako saihesbide berria 2017 amaieran irekiko dute. Argazkia: EiTB
Ermuko saihesbidea 2017an zabalduko omen da

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ermuko saihesbide berriko Uretamendi tunela datorren urtearen amaieran irekiko dute, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur jakinarazi duenez. Gaur, Uretamendi tuneleko azken horma bota dute.

Rementeriak Ermuko saihesbideko lanak bisitatu ditu, Imanol Pradales Bizkaiko Garapen Ekonomikoko foru diputatua, Carlos Totorika Ermuko alkatea eta Arantza Baigorri Zaldibargo alkatea lagun zituela.

Bizkaiko ahaldun nagusiak Ermuko saihesbidearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, azpiegitura horri esker 9.000 ibilgailuk herrigunetik igarotzeari utziko diote, kutsadura murriztu egingo da eta segurtasuna, berriz, areagotu.

Unai Rementeriaren esanetan, lanak konplexutasun tekniko handikoak izaten ari dira. Lanek 68 milioi euroko aurrekontua dute eta 2014ko udan hasi ziren saihesbidea eraikitzen.

4 kilometro eta 75 metro luze izango da eta amaitutakoan, N-634 eta BI-3302 errepideen alternatiba izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Ermua Gizartea bideoak Eguneko albisteak