Gizartea -

Lapurretak

Etxeko atean erlaitz bat topatzen baduzu... lapurreta egin nahi dizute

Lapurrek erlaitzak jarri ohi dituzte etxeko ateetan, zabaltzean erortzen ote diren egiaztatzeko. Horrela, etxean norbait dagoen jakin dezakete.

Argazkia: Ertzaintza
Argazkia: Ertzaintza
Argazkia: Ertzaintza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hurrengo asteetan arreta handiz ibiltzeko eskatu die herritarrei, lapurrek abenduko zubia eta Gabonetako oporrak aprobetxatzen baitituzte etxeetan osteko.

Lapurren 'modus operandi'a antzekoa izan ohi da: aldez aurretik, 'erlaitz' bat jartzen dute etxeko atean, hura zabaltzean erortzen ote den egiaztatzeko. Horrela, etxean norbait dagoen jakin dezakete.

'Erlaitz' hori zenbait egun erori barik ikusten badute, etxea hutsik dagoela ondorioztatzen dute, eta lapurreta egiten dute.

lapurretak pestañas Ertzaintza

lapurretak pestañas Ertzaintza

Ertzaintzak igorritako argazkiak

Aholkuak

Ertzaintzak ondoko aholkuak eman ditu, etxean lapurretarik ez izateko:

- Etxeko atea giltzaz itxi BETI.

- Zerrapo modernoak izan beti, segurtasun berme handiagoak izateko.

- Etxeko atea aztertu noizbehinka, aipatutako erlaitzen bat dagoen egiaztatzeko. Hala bada, deitu Ertzaintzari berehala.

- Postontzian gutunak eta publizitatea kendu noizbehinka.

- Lagun edo senide bati noizbehinka etxera joatea eskatu.

- Etxe barruan susmagarriren bat egon daitekeen susmoa izatekotan, Ertzaintzari deitu.

- Lapurreta egin badizute, deitu Ertzaintzari eta ez ukitu ezer ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza EAE albisteak Delituak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Lapurretak