Gizartea -

Zirkulazio istripua

Emakume bat larri zauritu da Abadiñon, kamioi batek harrapatuta

Ezbeharra Zubibitarte kalean gertatu da.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat larri zauritu da Abadiñon, kamioi batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da, Zubibitarte kalean.

Osasun langileak eta Ertzaintza istripuaren tokira bertaratu dira.

Bestalde, zauritutako emakumea helikopteroan eraman dute Galdakaoko ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Abadiño azken ordukoa Durangaldea