Gizartea -

TRAFIKOA

Gizonezko bat zauritu da Abadiñon, trafiko-istripuan

05:20an izan da istripua BI-3336 errepidean. Auto-gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizonezko bat zauritu da Abadiñon, BI-3336 errepidean izan den trafiko-istripuan. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da. Ondorioz, gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

05:20an izan da istripua. Auto-gidaria anbulantzian eraman dute Gurutzetako  Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak Gaur Eguneko albisteak Abadiño albisteak Durangaldea gaur