Gizartea -

San Tomas azoka

216 saltoki izango dira 2016ko Donostiako San Tomas azokan

'Potxola' 408 kiloko txerria ikusgai izango da Konstituzio plazan, Donostian inoiz izan den lodiena.

Donostiako San Tomas azoka. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako San Tomas azoka. Artxiboko argazkia: EFE
Donostiako San Tomas azoka. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 21ean egingo den 2016ko San Tomas eguneko Donostiako azokan 2016 saltoki jarriko dituzte, eta Konstituzio plazan "Potxola" 408 kiloko txerria ikusgai izango da, Donostian inoiz izan den pisutsuena.

Beste behin ere mota guztietako produktuak erosteko aukera izango da Donostian; hala nola, artisautzako produktuak, edariak, kontserbak, loreak, gozoak, txistorra, sagardoa edota taloak. Saltoki gehienak Alde Zaharrean eta erdigunean egongo dira, baina festa auzo batzuetara ere zabalduko da.

Aurtengo berritasunetako bat emakumezko I. Esku Pilota eta Emakume Aizkolarien Urrezko I. Kopa txapelketak izango dira.

Gainera, aurten lehendabiziko aldiz, bertako elikagaien inguruko jarduerak egingo dituzte Euskadiko Museo Enogastronomikoen sareak antolatuta. Ordiziko D´Elikatuz zentroak, Ezkioko Igartubeiti baserriak, Idiazabal gaztaren interpretazio zentroak, Bakioko Txakolinguneak eta Astigarragako Sagardoetxeak parte hartuko dute.

Hala ere, eguneko protagonista nagusietako bat Leitzako Arro baserriko "Potxola" txerria izango da. Urtero, Leitzatik eramaten dute txerria Donostiara eta, oro har, 370 kilo inguruko pisua izan ohi dute. Aurten, alabaina, 408 kiloko pisua izango du.

Bestalde, azokaren baitan abere erakusketa, txistorra, ezti, barazki edota txorimalo lehiaketak izango dira. Gainera, bertsolariez eta musika ekitaldien gozatzeko parada izango dute Donostiara bertaratzen direnek.

Donostiako Udalak San Tomas egunean eta Gabonetan sexu erasoak saihesteko kanpaina abian jarri du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia argazkiak San Tomas azoka Bilbo Gipuzkoako albisteak Jaiak Albisteak Gizartea Gaurko titularrak Azokak gaur