Gizartea -

Osasuna

Gripe kasuek gora egin dute Nafarroan, epidemia mailara iritsita

Azken astean 487 kasu antzeman dituztela eta datorren astetik aurrera kopuruak gora egingo duela ohartarazi dute.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean (abenduak 19-24) 487 gripe kasu antzeman zituzten Nafarroan, 100.000 biztanleko 77,7 kasu, hain zuzen ere. Hortaz, epidemia mailara iritsi dira, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak zabaldu duenez.

Asteon gripe kasu gutxiago izan bada ere, datorren astetik aurrera joera goranzkoa izango dela eta adin guztietako pertsonengan eragingo duela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez.

Joan den urtearekin alderatuta, gripe epidemia hilabeteko aurrerapenarekin heldu da.

Laborategiko datuak aintzat hartuta, kasu guztietan A birusak (H3) eragin du gripea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Gripea azken ordukoa Osasunbidea gaur