Gizartea -

Araba Garoñarik Gabe

PPrekin negoziatzekotan Garoñaren itxiera adostea eskatu dute

Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko orduan Garoñaren behin betiko itxiera mahai gainean jartzea eskatu die ‘Araba Garoñarik Gabe’ plataformak Euskal Herriko alderdiei.

Garoñako zentral nuklearraren kontrako protesta, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Garoñako zentral nuklearraren kontrako protesta, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Garoñako zentral nuklearraren kontrako protesta, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuarekin 2017ko Aurrekontu Orokorrak negoziatu nahi dituzten alderdi politikoei Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera mahai gainean jar dezaten eskatu die ‘Araba Garoñarik Gabe’ plataformak.

Asteazken honetan, abenduak 28, kontzentrazioa egin dute Alderdi Popularraren egoitzaren aurrean, Gasteizen. Alberto Frias plataforma horren bozeramaileak salatu duenez, Arabako alderdi politikoek ez diote erantzun herritarren eta erakundeen eskaerari: Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea exijitu dezaten. Ildo horretatik, urte askoko eskaera dela ziurtatu du Friasek.

Garoña behin-behinean itxi zutenetik lau urte igaro ondoren, berriz ireki nahi dutela salatu du ‘Araba Garoñarik Gabe’ plataformako bozeramaileak. Halaber, Alderdi Popularraren jarrera kritikatu du, Madrilen ez duelako defendatzen Gasteizen babesten duen jarrera.

“Zentral nuklearra behin betiko ixteko eta berriz ez irekitzeko hitza eman zuten alderdi politikoek Garoña irekitzeko asmoa dutenekin bat egiteko asmoa badute, ez diote kasurik egingo herritarren eskaerari”, esan du Friasek. Gainera, Garoña ixteko hitza eman baina konpromiso hori bete nahi ez duten alderdi politikoak salatuko dituztela iragarri du ‘Araba Garoñarik Gabe’ plataformako ordezkariak.

Ildo horretatik, Fukushimako ezbeharra eragin zuen eskema zehatz-mehatz jarraitzen ari dela ziurtatu du Friasek, Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko asmoz burutzen ari dituen elkarrizketei erreferentzia eginez.

Hala, azken bi hilabeteotan Jose Ramon Torralbo zentral nuklearraren zuzendariak, Fernando Marti CSNko arduradunarekin eta Alvaro Nadal Energia ministro berriarekin izandako bilerak kritikatu ditu Friasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Garoñako zentral nuklearra