Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Kamioilari bat inputatu dute alkohol tasa zortzi aldiz gainditzeagatik

Gizartea

AP-8an, Orion

Kamioilari bat inputatu dute alkohol tasa zortzi aldiz gainditzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/01/03

Egindako alkoholemia proban 1,24 eta 1,32 miligramo alkoholeko tasa eman zuen botatako aire litroko, kamioilariei baimendutako 0,15 miligramo alkoholeko tasatik urrun.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ertzaintzak kamioilari bat inputatu du AP-8an, Orion, alkohol tasa zortzi aldiz gainditzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez. Atzo atzeman zuen Ertzaintzak, AP-8an, Irungo noranzkoan zihoala.

Atzo arratsaldeko seiak aldera autobideko erabiltzaile batek Ertzaintzari abisua eman zion Irungo noranzkoan zihoan kamioi bat mugimendu arraroak egiten ari zela ohartaraziz. Antza denez, kamioiak behin eta berriz bazterbidea zapaltzen zuen eta gero autobideko erreietara itzultzen zen.

Deiari erantzunez, ertzainek kamioia geldiarazi eta gidaria identifikatu zuten.

Gidaria alkoholaren eraginpean egon zitekeela-eta alkoholemia proba egin zioten eta 1,24 eta 1,32 miligramo alkoholeko tasa eman zuen botatako aire litroko.  kamioilariei baimendutako tasa 0,15 miligramokoa da.

Kamioian bigarren gidari bat baldin bazegoen ere, bigarrenak ere baimendutako tasa gainditzen zuen. Hori dela eta, Ertzaintzak ibilgailua geldiarazi zuen eta ondoren garabi batek erretiratu zuen ibilgailua errepidetik.

 

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena