Gizartea -

Kukutzaren utzaraztea

Kukutzaren husteagatik zigortutako laguna ez dute kartzelan sartuko

23 gazte epaitu zituzten. Bizkaiko Auzitegiak 22 absolbitu ditu eta bakarra zigortu du; baina hiru urteko zigor-eskaera 18 hilabetera murriztu dio eta, beraz, ez dute espetxeratuko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak Kukutza gaztetxearen utzaraztean izandako istiluen harira atxilotutako lagunari 18 hilabeteko zigorra ezarri dio, hiru urteko espetxe-zigorra beharrean, eta, ondorioz, ez dute espetxean sartuko.

Gertakari horiengatik epaitutako gainerako 22 lagunak errugabe jo dituzte eta, beraz, ez dituzte Fiskaltzak eskatutako 960 euroko isunak ordaindu beharko.

23 auzipetuen kontrako epaiketa 2015eko urtarrilean hasi zen Bilboko Zigor-arloko 9. Epaitegian.

Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea 2011ko irailaren 21ean hustu zuen Ertzaintzak, epaileak hala aginduta.

Egun horretan eta aurrerantzean istilu ugari izan ziren manifestarien eta Ertzaintzaren artean. Guztira, 64 pertsona atxilotu zituzten.

Gaztetxeko teilatuan zegoela, ertzainei hormigoizko bloke bat botatzea leporatu zioten orain erredun jotako lagunari. Ez zen inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gazteak