Gizartea -

barakaldo

Gizon bat banku batean lapurtzen saiatu da aiztoa eta maskara erabiliz

Langileek ihes egitea lortu dute eta, ondoren, berak ere alde egin du, arma eta maskara zaborrontzi batera botata. 15 minutu geroago atxilotu dute, bere etxeko atarian sartzen ari zela.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur, ostirala, Barakaldon (Bizkaia), banketxe batean lapurreta egiten saiatu eta gero, hango langileei aizto batekin mehatxu eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari azaldu dionez.

Gertaera 10:15 pasatxo zirenean izan da, Barakaldoko BECen inguruetan dagoen Caixabanken egoitza batean.

Antza denez, ordu horretan gizonezkoa sartu da, inauterietako maskara bat zeramala, eta ordu horretan lanean zeuden bi beharginei mehatxu egin die laban batekin, eta dirua eskatu.

Arreta galdu duen une batean, bi langileek ihes egitea lortu dute eta, ondoren, lapurrak ere alde egin du, ihesean maskara eta aiztoa edukiontzi batera botata.

Alabaina, 15 minutu inguru geroxeago, Ertzaintzak ustezko lapurra atxilotu du bizi den etxeko atarian sartzen ari zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak