Gizartea -

Gertaera

Gizon bat atxilotu dute, Andoaingo sutearekin zerikusia duelakoan

Gizona Tolosako polizia-etxera joan da bere kabuz, eta han atxilotu dute agenteek.

Andoaingo sutearen argazkia. EiTB
Andoaingo sutearen argazkia. EiTB
Andoaingo sutearen argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizon bat atxilotu dute igande honetan Tolosan (Gipuzkoa), joan den ostegunean Andoaingo eraikin batean (atxilotuak ere han egiten zuen lo) izandako sutearekin zerikusia duela leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera.

Atxilotua bere kabuz joan da Tolosako polizia-etxera, eta atxilo hartu dute. Sutearen ondorioz, eraikinean lo zegoen gizon bat hil eta beste hiru pertsona zauritu ziren.

Ostegunean, goizeko 05:20 aldera, Andoaingo Ama Kandida etorbidean piztutako sute baten berri izan zuen Ertzaintzak. Larrialdi-zerbitzuetako langileak hara joan ziren: Ertzaintza, Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta osasun-langileak.

Eraikinean lo zeuden hainbat pertsonak irtetea lortu zuten, sutea piztu zela ikusi ostean. Zaurituetatik bi Donostiako Ospitalera eraman zituzten eta beste bat Gurutzetako Ospitalera, erredura larriak zituelako. Sugarrak itzali zituztenean, gizon bat aurkitu zuten eraikinean, hilda.

Bertan bizi ziren pertsonen testigantza bildu eta gero, normalean han bizi den gizon falta zela ohartu ziren. Beraz, pertsona haren bila hasi ziren, sutearekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Andoain argazkiak Eguneko albisteak Okupak albisteak