Gizartea -

Gipuzkoako erraustegia

Atzera bota dute erraustegiaren kontra jarritako beste errekurtso bat

Ingurumen baimenaren aurka aurkeztutako helegitea aztertu bitartean, erraustegia eraikitzeko lanen esleipena etetea eskatu zuen GuraSOSek, baina EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du eskera.

Horrelakoa izango da Zubietako erraustegia.
Horrelakoa izango da Zubietako erraustegia.
Horrelakoa izango da Zubietako erraustegia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du GuraSOS elkarteak Gipuzkoako erraustegiaren aurka aurkeztutako beste errekurtso bat.

Eusko Jaurlaritzak erraustegia eraikitzeko baimena eman zuen, ingurumen baldintzak betetzen zituela eta. Baimen horren kontra auzitegira jo zuen GuraSOS elkarteak eta oraindik ez dute epaia eman.

Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak abiarazteko adjudikazioa sinatuta, GuraSOSek epaitegira zuen atzo esleipen prozesu hori “premiazko kautela neurri baten bidez” eteteko eskatuz.

Auzitegiak Jaurlaritzak emandako ingurumen baimenaren inguruan ebazpena eman bitartean, erraustegia eraikitzeko prozedura behin-behinean gelditzea nahi zuen GuraSOSek.

EAEko Auzitegi Nagusiak dio GuraSOSen eskaera ez dela bidezkoa, beste instantzia batzuek Zubietako erraustegiaren adjudikazioa etetearen aurka emandako epaiak baliorik gabe uztea ekarriko lukeelako.

Horrez gain, EAEko Auzitegi Nagusiak dio ez dagoela "inolako arrazoirik" premiazko neurri hori hartzeko, izapideen tramitazioa amaitu gabe dagoelako eta "ingurumenean izan litezkeen balizko arriskuak ez direlako berehalakoak izango, obren esleipena egin arren".

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen ahaldunak atzo sinatu zuen Zubietako erraustegia eraikitzeko behin betiko adjudikazioa. Obrak hilabete eta erdian hasiko dituztela aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak