Gizartea -

Frankismoko krimenak

Martxoaren 3ko hilketengatik jarritako kereila artxibatu dute

Delituak preskribatu egin direla argudiatu du Gasteizko epaitegi batek. Arabako Batzar Nagusiek erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi batek artxibatu egin du Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko hilketengatik aurkeztutako kereila. Delituak preskribatu egin direla ebatzi du epaileak.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, auzia artxibatu egin duela jakinarazi dio Gasteizko 3. Instrukzio Epaitegiak. Hala ere, Arabako Batzar Nagusiek erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dute.

Lehenik eta behin, Gasteizko 3. Instrukzio Epaitegian aurkeztuko dute helegitea eta, atzera botatzen badute, berriz, apelazio helegitea aurkeztuko dute Arabako Probintzia Auzitegian.

Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak, batetik, eta Gasteizko Udalak, bestetik, bi kereila aurkeztu zituzten 1976ko martxoaren 3ko hilketen egileen aurka urrian, gizateriaren aurkako krimena izan zela argudiatuta.

Epaileak bere ebazpenean adierazi duenez, 1976ko martxoaren 3ko hilketak ezin dira genozidio eta gizateriaren aurkako krimen gisa hartu, delitu horiek 2003an gehitu zirelako zuzenbide penalean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak Gasteiz Eguneko albisteak Gasteiz martxoak 3 Frankismoari buruzko albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan Zaramaga albisteak Polizia indarkeriari buruzko albisteak