Gizartea -

nafarroa

Debekatutako armak soinean zituen gizon bat atzeman dute Barañainen

Landaben industrialdearen inguruan aurkitu zuten, atzo, herritar batek abisua eman eta gero. Hiritarren Segurtasunerako Legea urratzea egotzi diote.

Poliziak atzemandako armak. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Poliziak atzemandako armak. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Poliziak atzemandako armak. Argazkia: Nafarroako Gobernua

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizonezko baten kontrako salaketa jarri du Foruzaingoak, debekatutako hiru arma soinean zituela kalean atzeman ondoren, Barañainen.

Atzo arratsaldean atxilotu zuten. Herritar batek eman zion abisua Foruzaingoari; antza, poliziaren ibilgailu bat ikusita, gizon bat ezkutatu egin zela ikusi zuen abisua eman zuen herritarrak, eta horrek susmoak piztu zituen.

Landaben industrialdearen inguruan aurkitu zuten susmagarria. Foruzainek jakinarazi dutenez, bizikletan zihoan, beltzez jantzita, eta motxila eta maleta beltz bat zituen soinean.

Debekatutako hiru arma zeramatzan; 'Shuriken' izenez ezagutzen den izar itxurako jaurtitzeko arma bat, altzairuzkoa eta zazpi punta zorrotzekoa, metalezko ukabil amerikarra, eta irekiera automatikodun labana bat.

Armak atzeman zizkion Foru Poliziak, eta  Hiritarren Segurtasunerako Legea urratzea egotzita, haren kontrako salaketa jarri zuten epaitegian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Albisteak Barañain