Gizartea -

Siriarako bidean

Baionako bi bizilagun atxilotu dituzte Eslovenian, jihadismoa egotzita

Estatu Islamikoaren kide berriek Siriara bidean zeharkatzen duten igaroleku batean atzeman zituzten.

Euskadi Irratia | Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esloveniako Poliziak bi baionar atxilotu zituen atzo, Baionatik Siriara Estatu Islamikoarekin bat egitera zihoazelakoan.

Soud Ouest egunkariaren arabera, aipatu bi lagunek etxean giltzapetuta behar zuten lehendik. Poliziak susmagarrien zerrendan zituen, eta hilean behin polizia-etxe batera joan behar zuten eta bizitokia uzteko debekua ezarri zioten.

Dena den, abenduan ez ziren hitzordura agertu, Baionatik ihes egin zuten, eta desagertuta egon dira orain arte. Alabaina, atzo atzeman zituzten Eslovenian, Estatu Islamikoaren kide berriek Siriarako bidean zeharkatzen duten igaroleku batean.

Pirinio Atlantikoak departamenduan, 50 lagun daude zaintza berezian, terrorismoarekin zerikusia izan dezaketelakoan, eta beste 6, etxean daude atxilotuta. Frantziako larrialdi egoerak ahalbidetzen ditu salbuespen neurri horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Baionako albisteak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa Eslovenia azken ordukoa Siria albisteak gaur