Gizartea -

Borroka

Gizon bat atxilotu dute Tolosan, beste bati erasotzea egotzita

Ustezko erasotzaileak buruan zauria egin dio biktimari, eta ospitalera eraman behar izan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, beste bati buruan edalontzi batekin kolpea ematea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ustezko erasotzaileak zauria egin dio biktimari, eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute artatzera.

04:30 aldera borroka bat izan omen da San Frantzisko Pasealekuko taberna batean, eta Ertzaintzari deitu diote, gizonezko bat zaurituta zegoela esateko.

Liskarra gertatu den tokira bertaratu diren agenteek buruan zauria zuen gizon bat aurkitu dute, eta zauritua ospitalera eraman dute.

Lekukoek ustezko erasotzailea identifikatu ondoren, ertzainek atxilotu eta ertzain etxera eraman dute, beharrezko izapideak egitera. Datozen orduotan jarriko dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosako berriak Gizartea Gaurko azken orduko albistea