Gizartea -

Bizkaia

Zazpi pertsona aurkitu dituzte kamioi batean ezkutatuta, Elorrion

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru heldu eta lau adin txikiko dira, eta ez zuten dokumentaziorik aldean.

Elorrio kamioiak
Elorrio kamioiak
Zazpi lagun kamioi batean ezkutatuta aurkitu dituzte, Elorrion

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak zazpi pertsona aurkitu ditu kamioi baten atoian ezkutatuta, Elorrion (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hiru heldu eta lau adin txikiko dira, eta ez zuten dokumentaziorik aldean.

Kamioi horren gidariak 16:30 aldera aurkitu ditu zazpi pertsona horiek atoian ezkutatuta, eta telefono dei baten bidez ohartarazi du Ertzaintza. Bertara joan diren agenteek ertzain-etxera eraman dituzte guztiak, medikuek bertan arta ditzaten.

Elorrion utzi behar zuen merkantzia Valentziatik zekarren kamioilariak. Dena dela, oraindik ez dago argi non igo diren kamioira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Elorrio albisteak Durangaldea albisteak