Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat hil da Irunen, trafiko-istripuz

Ezbeharraren ondorioz, gidarietako bat harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur goizaldean Irunen izandako auto-istripuan, GI-636 errepidean.

Istripua goizaldeko 04:30ean gertatu da, bi autok (Peugeot 205 batek eta Opel Astra batek) GI-636 errepideko 11. kilometroan talka egin dutenean. Ezbeharraren ondorioz, gidarietako bat harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Pertsona bat hil da eta beste bat ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Gipuzkoa Gizartea bideoak Irun Eguneko albisteak