Gizartea -

Nafarroa

Sute batek kalte larriak eragin ditu Barindanoko etxe batean

Badirudi sua etxebizitzaren tximinian piztu dela, eta teilatuaren zati handi bati eragin dio arren, ez da inor zauritu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalte larriak eragin zituen atzo Barindanoko (Nafarroa) etxebizitza bateko teilatuan, eta ondoko etxera ere hedatu ziren sugarrak, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.

Inor ez zegoen etxean sua piztu zenean eta, hortaz, ez zen inor zauritu. Lizarrako suhiltzaileek atzeman zuten sua, 20:45ean, beste lan batetik bueltan zetozela kea ikusi zutelako Barindanoko etxe batean. Beraz, geratu egin ziren zer gertatzen zen jakiteko.

Kea teilatutik zetorrela ikusi ostean, suhiltzaileek laguntza eskatu zuten. Altsasuko suhiltzaileak joan ziren. Antza denez, sua etxeko tximinian piztu zen, eta teilatuko zati handi bat kaltetu zuen.

Ondoko etxeko teilatuak ere su hartu zuen. Jabeak oporretan zeudenez, suhiltzaileek zulo bat ireki behar izan zuten sartzeko. Hori dela eta, Foruzaingoak ere hartu behar izan zuen parte. 00:15ean lortu zuten sua itzaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak