Gizartea -

Nafarroa

Adingabe bat larri zauritu da Olatzagutian, teilatu batetik erorita

Gazteak min hartu du hankan eta eskumuturrean eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute. Nafarroako Foruzaingoa ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko mutiko bat larri zauritu da Olatzagutian, abandonatutako eraikin bateko teilatutik erorita.

Atzo 18:52an eman zieten ezbeharraren abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuei. Gertatukoaren berri izandakoan, foruzainak, suhiltzaileak eta osasun langileak gerturatu ziren Ziordiarako errepide zaharrean dagoen eraikinera. Nafarroako Foruzaingoa ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.

Gazteak min hartu zuen hankan eta eskumuturrean eta anbulantzian eraman zuten Nafarroako Ospitale Gunera.

Nafarroako Foruzaingoaren arabera, mutikoa beste hiru lagunekin teilatuan jolasean ari zela, uralitazko sabaia hautsi eta mutikoa barrura erori zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak