Gizartea -

ekainaren 21era arte

Udaberria hasi da dagoeneko

Ekinoziora heldu gara, hau da, munduko edozein lekutan egunak eta gauak iraupen bera duten urteko momentua. Udaberriko ekinoziotik aurrera, egunak luzatzen hasiko dira.

Alderdi Eder, Donostian. Argazkia: Pako Kastellanos
Alderdi Eder, Donostian. Argazkia: Pako Kastellanos
Alderdi Eder, Donostian. Argazkia: Pako Kastellanos

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko udaberria gaur, martxoaren 20a, hasi da 11:29ean, eta 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu, hau da, ekainaren 21era arte (06:24ean), Astronomiaren Behatoki Nazionalaren datuen arabera, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez.

Mundu osoko ia edozein lekutan egunak eta gauak iraupen bera duten unean hasten da udaberria, hau da, udaberriko ekinozioan. Une horretan, udazkena hasten da hego hemisferioan.

Gainera, gaurtik aurrera egunak luzatzen hasiko dira eta, gauden latitudetan, Eguzkia bi minutu arinago altxatuko da, eta arratsaldean minutu bat beranduago sartuko da. Hala, urtaro honetan, egunaren iraupena hiru minutu luzatuko da egunero.

Bestalde, udaberriko ekinozioa hiru data ezberdinetan -gehienez- has liteke XXI. mendean; martxoaren 19, 20 edo 21ean. 2003an 21ean hasi zen eta 2096an 19an hasiko da. Hala, urtero aldatzen da hasierako ordua, Lurrak Eguzkiaren inguruan buelta ematen behar duen denbora (urte tropikoa) aldakorra delako, egutegiaren arabera (urte bisustuak).

Koloretako loreak, Areetan (Getxo). Argazkia: Marcos Ferrer

Koloretako loreak, Areetan (Getxo). Argazkia: Marcos Ferrer

Eklipseei dagokienez, udaberrian ez da batere egongo. Aurten izango den hurrengoa abuztuaren 7an izango da, eta Australiatik, Asiatik, Afrikatik eta Europatik ikusiko da (Espainian azken faseak baino ez).

Horrez gain, lehen ilargi betea apirilaren 11an ikusiko dugu, Pazko Igandearen (apirilaren 16a) astean. Udaberri honetan, gainera, beste bi ilargi bete izango dira, maiatzaren 10ean eta ekainaren 9an.

Planetak ikusteko aukera ere izango dugu urtaro honetan, hain zuzen, Venus eta Saturno egunsentian, Saturno ekaineko gau guztietan, Jupiter gau osoan udaberriaren hasieran eta, apirilaren bigarren hamabostalditik aurrera, iluntzean, Marterekin batera.

Azkenik, udaberriko izar-jasarik nagusiena Eta Acuaridas deitutakoa izan omen da, maiatzaren 5ean. Konstelazioei dagokienean, Hartz Txikia, Hartz Handia, Dragoia, Zefeo eta Lehoia (Leo) ikusgai izango dira Polar izarraren ondoan.

Egunsentia Aramaion, Araba. Argazkia: Jose Luis Madina

Egunsentia Aramaion, Araba. Argazkia: Jose Luis Madina

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Udaberria Unibertsoa gaur Planetak