Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

20 urteko emakume batek sexu eraso bat salatu du Iruñean

Emakumeak ustezko erasotzaileari aurre egin zion eta liskarra sortu zen bien lagunen artean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatetik iganderako goizaldean ukituak egin zizkiotela salatu du 20 urteko emakumezko batek Iruñean.

Emakumeak aurre egin zion ustezko erasotzaileari, eta ondoren liskarra sortu zen emakumearen eta gizonaren lagunen artean, Donibane auzoko diskoteka baten kanpoaldean.

Bertaratu ziren udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, eta 10 pertsona identifikatu zituzten, borrokan nahasi zirelakoan.

Emakumeak salaketa jarri zuen Udaltzaingoaren aurrean. Ustezko erasotzailea (28 urte) aske dago, epailearen aurretik igaro zain.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak Salaketak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea