Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zestoan hildako gizonak 56 urte eta mugikortasun arazoak zituen

Gizartea

Gipuzkoa

Zestoan hildako gizonak 56 urte eta mugikortasun arazoak zituen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/03/20

Zestoako Gisasola zahar-etxearen kanpoan erretzen zegoen eta oraindik ez dakite "lo gelditu zen edo ez", baina zigarroarekin arropek su hartu zuten.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Zestoan, igandean, zahar-etxe baten kanpoaldean erretzen ari zela erreta hil zen gizonak 56 urte eta "mugikortasun arazoak" zituen, Gizarte Politikako diputatu foralak, Maite Peñak, gaur jakinarazi duen arabera.

Peñak komunikabideei eskainitako adierazpenetan azaldu duenez, Zestoako Gisasola zahar-etxearen kanpoaldean erretzen zegoen gizona, eta oraindik ez dakite "lo gelditu zen edo ez", baina  zigarroarekin arropek su hartu zuten.

"Zoritxarrez, egoitzako lankideak konturatu zirenean, berandu zen", gaineratu du Peñak.

Ertzaintzak ikerketa bat hasi du eta autopsiaren emaitzen zain daude.

Zestoako Gisasola zahar-etxea pribatua da, baina Aldundiak baditu adostutako plazak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena