Gizartea -

NAFARROA

Pertsona bat hil da Garinoainen, trafiko istripuan

Foruzaingoak jakitera eman duenez, kamioi bat bidetik atera da A-15 autobidean, eta ondoko lur-sail batean geratu da, N-121 errepidetik oso gertu. Ondorioz, pertsona bat zendu da.

Kamioilari bat hil da Garinoainen, ibilgailua errepidetik atera ostean

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi gidari bat hil da gaur Garinoainen izandako trafiko istripuan. Ibilgailua bidetik atera da AP-15ean, 62. kilometroan, Iruñeko noranzkoan.

06:45 inguruan gertatu da ezbeharra. Kamioia autobidearen ondoko zelai batean geratu da, eta ez du aparteko gorabeherarik eragin zirkulazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian