Gizartea -

Iruzurra

Bi urte eta hiru hileko zigorra Bizkaian txartel faltsuak erabiltzeagatik

Aldi berean, epaiak isun bat ezarri dio bigarren pertsona bati, iruzur arina egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak bi urte eta hiru hileko espetxe-zigorra ezarri dio gizon bati, ia 2.000 euroko balioa duten hainbat erosketa ordaintzeko faltsifikatutako kreditu txartelak erabiltzegatik.

Epaia martxoaren 8koa da, eta bertan jasotzen denez, beste gizon bati isun bat ezarri diote iruzur arina egotzita. Izan ere, auziko akusatu nagusiari arropa denda batera lagundu zion txartel faltsu batekin.

Ebazpenaren arabera, 2015eko maiatzean auziko akusatu nagusiak, lagun batekin batera, hainbat erosketa egiten saiatu zen altzari denda batean, supermerkatu batean, gasolindegi batean eta modazko saltoki batean bi kreditu txartel faltsu erabilita.

Handik bi egunera atxilotu egin zituzten aipatu txartelak soinean zituztela. Horrenbestez, epaileak kreditu txartel faltsifikatuak erabiltzearen delitu jarraitua eta iruzurra egiteko saiakeraren delitu jarraitua egotzi dizkio akusatu nagusiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Delituak azken ordukoa Iruzurrak bideoak Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa