Gizartea -

Desagerpena

Erandion desagertu den 89 urteko gizon baten bila ari dira

Senideek atzo salatu zuten desagerpena, eta gaur goizean berriro ekin diete hura bilatzeko lanei.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilaketa talde bat Erandioko 89 urteko gizonezko baten bila ari da atzo arratsaldetik, sendiak hura desagertuta zegoela salatu zuenetik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Familiak atzo arratsaldean jarri zuen salaketa, eta orduan hasi ziren haren bila, eta goizaldera arte ibili dira horretan. Gauean bilaketa-lanak eten ondoren, gaur goizean berriro hasi dira desagertuaren bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Desagertutako pertsonak