Gizartea -

Jazoera

Gizon baten hilotza aurkitu dute Barakaldoko bere etxean

Dirudienez, hainbat egun zeramatzan hilik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute larunbat honetan Barakaldoko bere etxebizitzan, suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute goizean, eta, horren ondorioz, Arriotxe kaleko etxe batera bertaratu dira. Behin lekura iritsita, suhiltzaileak eta Barakaldoko udaltzainak etxebizitzan sartzea lortu eta bertako bizilagunaren hilotza aurkitu dute.

Dirudienez, hainbat egun zeramatzan hilik, eta, Barakaldoko Udalak jakitera eman duenaren arabera, heriotzaren arrazoiak naturalak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Gizartea Albisteak