Gizartea -

Atxiloketak

Zazpi atxilotu Nafarroan, indarkeria matxista egotzita

Horietatik lau Tuteran hartu zituzten atxilo eta beste hirurak Noainen, Atarrabian eta Iruñean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak zazpi gizon atxilotu ditu azken egunotan Nafarroan, indarkeria matxista eta agindu judizialak ez betetzea egotzita. Horietatik lau Tuteran hartu dituzte atxilo, eta beste hirurak Noainen, Atarrabian eta Iruñean.

Nafarroako Erriberako hiriburuan 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, kalean bikotekideari jotzeagatik. Horrez gain, 26 urteko beste bat ere hartu zuten atxilo, bikotekide ohiari tratu txarrak eman eta indarkeriaz lapurtzea leporatuta.

Tuteran atxilotu zuten hirugarren gizonak 45 urte zituen eta aurrekari ugari. Oraingoan, bikotekide ohiarengandik urrun egoteko zuen agindua ez betetzeagatik atxilotu zuten, kalean eztabaida bizia izan ostean.

Halaber, 31 urteko beste gizon bat ere atxilotu zuten Tuteran, 28 bikotekideak indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasan izana salatu ondoren.

Bestalde, Noaingo etxe batean 20 urteko gizon bat hartu zuten atxilo, bikotekideari tratu txarrak emateagatik. Antza denez, zaplazteko bat eman zion kalean, eztabaidan ari zirela.

Azken atxiloketa Iruñean egin zuten ostiral arratsaldean: bikotekidearengana ez hurbiltzeko zuen agindua hautsi zuen 18 urteko mutila.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak Espainian Tutera albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa