Gizartea -

Artika (Nafarroa)

Alkohol tasa laukoiztu du, txirrindulari bat harrapatu eta ordu batzuetara

Igande goizean beste gidari batek beste txirrindulari bat harrapatu du, kasu horretan Lizoainen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzi dio Berriozargo 52 urteko emakume bati baimendutako alkohol tasa laukoizteagatik. Horren aurretik baina txirrindulari bat harrapatu eta zauri arinak eragin dizkio.

Foruzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez, pertsona batek 112 zerbitzura deitu eta San Cristobal gotorlekuko errepidean, Artika udal barrutian (Berriobeiti) ibilgailu bat abiadura handian zebilela abisatu du.

Inguru hartan zegoen Herritarren Segurtasunerako patruila batek ibilgailua geldiarazi du eta alkoholemia proba egin dio.

Horren ostean, Foruzaingoak jakin ahal izan du emakume horrek berak goizean txirrindulari bat harrapatu eta zauri arinak eragin dizkiola.

Alabaina, ez da hori izan igande goizean auto batek txirrindulari bat harrapatu duen kasu bakarra; izan ere, Lizoainen beste harrapaketa bat jazo da, eta kasu horretan ere gidaria alkoholaren eraginpean egon da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Albisteak Nafarroako Gobernua