Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxean sartu dute Eibarko sexu-erasoagatik atxilotutako gaztea

Udalak aho batez gaitzetsi du erasoa eta indarkeria matxista kasuen aurrean erantzuteko dei egin die herritarrei.

Protesta konzentrazioa bihar arratsaldean Eibarren sexu erasoen aurka

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean Eibarren emakume bat bortxatzen saiatzeagatik atxilotutako 27 urteko gaztea Martuteneko espetxean sartu dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Gizonezkoa larunbatean atxilotu zuten, baina erasoa ostiral goizaldean, 04:30 inguruan, jaoz ziren. Emakumea etxera bidean zihoala, gizonezkoak atzetik eraso egin zion, lurrera bota zuen eta bortxatzen saiatu zen.

Biktima laguntza eskatu zuen oihuka eta erasotzaileari aurre egin zion. Ihes egitea lortu zuen eta ataria batean ezkutatu zen. Erasotzailea ihesean joan zen.

Emakumeak salaketa bat jarri zuen eta Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen larunbatean. Orduz geroztik komisarian izan dute, baina gaur goizean epailearen aurrera eraman dute eta hark akusatua espetxeratzeko agindua eman du.

Udalaren gaitzespena aho batez

Bestalde, Eibarko Udalaren bozeramaile-batzordeak aho batez onartu du aipatu erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala eta eraso matxisten aurrean erantzuteko deia luzatu dio gizarteari.

Horrez gain, emakume taldeek Eibarren deitutako mobilizazio guztiekin bat egingo duela erantsi du, hala nola, arratsalde honetan (20:00) antolatutako elkarretaratzearekin.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere arbuiatu dute erasoa eta biktimari eta haren senideei "babesa eta elkartasuna" helarazi dizkie.

"Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ezberdintasun injustuaren erakusgarri larriena da indarkeria matxista", deitoratu du. "Herritarrek berdintasunaren aldeko konpromiso pertsonala eta kolektiboa agertu eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun egin behar dute", azpimarratu du.

Bestalde, Ertzaintzak joan den ostegunean Zarautzen izandako sexu-erasoa ikertzen jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea