Gizartea -

Nazioarteko Biltzarra

Munduko 500 ordezkari baino gehiago, La Via Campesinaren konferentzian

Datozen egunetan Derion egingo duten biltzarrean, askotariko gaiak jorratuko dituzte, nekazaritza ekologikoa edo elikadura subiranotasuna, besteak beste.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Via Campesinaren VII. Nazioarteko Konferentzia abian da Derion

1:31

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Konferentzia Derioko antzinako seminarioan egingo dute, eta munduko 500 ordezkari baino gehiago bilduko dira bertan. Biltzarra uztailaren 16an abiarazi zuten, eta hilaren 24an amaituko da, baina gaur egin dute hasiera ekitaldi ofiziala.

Antolatzaileek ohar baten bidez azaldu dutenez, bederatzi egunetan hainbat eztabaidagai izango dituzte, eta nekazariekin, lurrik gabeko gizon-emakumeekin nahiz migratzaileekin lotutako arazoak eta borrokak aztertuko dituzte.

Ildo berean, hainbat gai landuko dituzte, hala nola nekazaritza ekologikoa, justizia klimatikoa, bakegintza, hazien defentsa, baserritarren eskubideak edo politika publikoak.

Lehendabiziko hiru egunetan, gazteekin eta emakumezkoekin batzar bereziak egin zituzten, haien arazo zehatzak aztertu eta batzar nagusian ondorioak aurkezteko.

Biltzarraren hasiera ekitaldi ofiziala gaur egin dute, eta han izango dira erakunde ezberdinetako ordezkariak, baserritarrekin bat egiteko.

Datozen egunetan, batzar ugari izango dira, eta datozen lau urteotarako jarraibideak zehaztuko dituzte. Konferentzia bukatutakoan emango dute erabaki horien berri.

Hilaren 23an, manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan barrena. Mobilizazioa Moyua plazan hasiko da, 11:00etan, eta ekitaldi batekin amaituko dute Plaza Barrian, 12:30ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gizartea Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Derio albisteak