Gizartea -

Gertakaria

Auto bat kiskali da Santurtziko Kabiezes auzoan

Sutea 00:40 aldera piztu da Seat Ibiza kotxe baten barrualdean; ondorioz, erabat kiskali da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat guztiz kiskali da gaur goizaldean Santurtziko (Bizkaia) Kabiezes auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez.

Sutea 00:40 aldera piztu da Seat Ibiza kotxe baten barrualdean; ondorioz, erabat kiskali da.

Suhitzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi albisteak Bizkaiko albisteak Suteak argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa