Gizartea -

indarkeria matxista

Durangoko Udalak emakume baten aurkako eraso sexista salatu du

Atzo gertatutako erasoarekin, hiru dira jada azken hilabetean Durangon emakumeek jasan dituzten erasoak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko Udalak gaur salatu duenez, emakume batek eraso sexista bat pairatu zuen atzo Durangon, Bizkaiko herri horretan azken hilabetean gertatu den hirugarrena.

Eraso horren harira, Durangoko Udaleko Berdintasun Kontseiluak salatu egin ditu bai azken erasoa bai emakumeenganako eraso guztiak, edonolakoa dela ere.

Aldi berean, erasoa jasan duen emakumeari babesa adierazteaz gain, haren esku jarri ditu Udaleko baliabide psikologiko, juridiko eta asistentzialak.

Horrez gain, Durangoko Plataforma Feministak ostegun honetarako antolatu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du. Elkarretaratzea 20:00etan izango da, Andra Mariko elizaren atarian.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Tratu txarrak Bizkaia Gizartea Durango argazkiak Gaurko azken ordukoa