Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gazte bat atxilotu dute Azkoitian, bikotekideari ostiko bat ematea egotzita

Gertaerak aurreko larunbatean izan ziren, herriko jaietan. Ertzaintzako patruila batek bikotearen arteko eztabaida ikusi zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat (24 urte ditu) atxilotu dute Azkoitian (Gipuzkoa), bikotekideari jotzea egotzita, ostiko bat jo eta geroago haren edaria burutik bota ziolako.

Gertaerak aurreko larunbatean izan ziren, herriko jaietan. Ertzaintzako patruila batek bikotearen arteko eztabaida ikusi zuen.

Erasoaren ostean, agenteek gizonezkoa jarraitu eta atxilotu zuten, Ibai Ondo kalean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gipuzkoa Gizartea Azkoitia bideoak Albisteak