Gizartea -

Atentatuak Katalunian

Cambrilsen atentatua egin zuen taldea Parisen egon zen, auto berarekin

"Bai, orain ikusi dugu zertan ari ziren, baina ez genituen ezagutzen (…) espainiarrak ziren", baieztatu du Frantziako Barne ministroak.

Atentuaren autoa, irauli eta gero. Argazkia: EFE
Atentuaren autoa, irauli eta gero. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerard Collomb Frantziako Barne ministroak iragarri duenez, aurreko ostiraleko goizaldean Cambrilsen (Tarragona) atentatua egin zuen terrorista taldea Parisen egon zen aurretik, baina azpimarratu du taldea "soilik espainiarra" zela.

BFMTV telebista katean egindako elkarrizketa batean, Collombek azaldu du Parisko kamerek Cambrilsko atentatuan erabilitako Audi A3 autoa atzeman zutela, gehiegizko abiaduran ibiltzeagatik. "Taldea Parisera etorri zen lanera, baina berehala bueltatu zen", esan du, zehaztasun gehiagorik eman gabe.

Collomben esanetan, lotura hori gorabehera, talde terrorista ez omen dago Frantziara lotuta. "Bai, orain ikusi dugu zertan ari ziren, baina ez genituen ezagutzen (…) Soilik espainiarrak ziren", esan du Barne ministroak.

Gaineratu duenez, Frantziak "informazioa transmititu du" dagoeneko. Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak astelehenean hitz egin zuen Collombekin, eta bihar bilduko dira biak Parisen, besteak beste, azken eraso terroristez hitz egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak Zer gertatu da Parisen? Frantzia berriak Atentatuak bideoak Jihadismoa Eguneko albisteak